Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Viveros San Antongo taldea, podiumean. VIVEROS SAN ANTON
Viveros San Anton, Euskadiko bigarren talderik onena izan da Gaztetxoak torneoan

Viveros San Anton, Euskadiko bigarren talderik onena izan da Gaztetxoak torneoan

El Diario Vasco

ZUMAIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 17 de mayo 2019, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herri osoko txirrindulari kadeteen artean, bigarren urtekoen sailkapenean, Viveros San Anton bigarren sailkatu da Gaztetxoak torneoan. Abadiñon joan den igandean jokatutako azken lasterketan defensa on bat egin zuen taldeak.

Nafarroako Gama izan da garailea, puntutara berdinduta ailegatu ostean azken ekitaldira. Miota hiru aldiz eta bigarren mailako Garai-Duña igo behar izan zuten txirrindulariek eta ibilbide gogor horretan Ander Altuna 10. sailkatu zen, Kimtez Etxabe 22. (pistako istripua ondoren berragerpena), Aitor Agirre 23. eta Enaitz Garai 57. «Viveros San Antongo ziklistek dena eman zuten, karrera bikaina eginez azken garaipena lortzeko ilusioak bultzatuta. 83 txirrindularik bukatu zuten lasterketa irteeran izan ziren 125en artetik», azaldu du Arritxu Iribarrek, eta gaineratu du: «Azkenean Gaztetxoak torneoa bigarren amaitu dute. Oso emaitza ona kontutan hartuta Euskal Herri osoko taldeek parte hartzen dutela; gipuzkoarren artetik lehen taldea eta proba guztietan puntuak jaso dituen talde gipuzkoar bakarra izan da Viveros San Anton, Zumaiako Txirrindulari elkartea».

Lehen urtekoek denboraldiko karrerarik onenetakoa egin zuten; 85 ziklista irteeran eta 68k bukatu zuten. Heiko Mateosek 36. Bukatu zuen eta Aritz Eizagirrek 40. Hauek ere Miota (bi aldiz) eta Garai-Duña izan zituzten zailtasun 48 kilometroko ibilbide gogorrean. Igandean Eibarren dute lasterketa kadeteek.

Jubenilak, bihar etxean

Jubenilek, berriz, etxean, Zumaian dute lasterketa bihar goizean. Aurreko larunbatean Zarautzen jokatu zen jubenilen lasterketa eta Viveros San Anton taldeko bi ziklistek «karrera itzela» egin zuten, 29 besterik ez ziren ailegatu helmugara (irteeran 53 ziren) eta Antton Tolosa 15.a izan zen, Mikel Mancisidor 23.

Zumaian bihar, eta igandean Elgoibarren izango dute karrera, ez dago atsedenik jubenilentzat. 'Joxe Mari Korta memoriala', Zumaiako XLI. Saria bihar, 10:00etatik aurrera jokatuko da. Junior mailako ziklistak 91 kilometro osatu beharko dute.

Infantil eta alebinak denboraldiko azken txanpan sartzera doaz. Joan den larunbatean Gipuzkoako txapelketak jokatu ziren Ezkion eta mutil alebinetan Danel Beristain bigarren sailkatu zen eta Asier Aizpurua hirugarren. Nesketan, berriz, infantil mailan, Garazi Bergarak bigarren bukatu zuen. Iganden Irunen izango dute lasterketa Zumaiako Txirrindulari elkarteko gaztetxoenek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios