Uxategia eta Ubillos atzeko lokalak entseguetarako erabiltzeko izen-emate epea

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Udalak bost areto ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta beste hiru Ubillos Musika Etxearen atzean, musika taldeen entseguetarako erabiltzeko. Lokalen erabilpena kudeatzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmena du Udalaren kultur sailak, eta lokalen lagapena horretarako erabakitako araudi baten arabera egiten du kolektiboak.

Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da, eta deialdi horri erantzun beharko diote dagoeneko lokaletan dauden taldeek ere. Ezinbestekoa da izena ematea, eta lagapenak urte baterako balio du beti ere. Lokalak banatzean lehentasuna herriko taldeek dute, eta erabili ahal izateko Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldekideek. Herriko musika taldeei deialdi bat egiten zaie kultur sailarekin harremanetan jartzeko.

Aurkezteko epea hilaren 26an amaituko da eta izen-emate orria beteta, taldekideen nortasun agirien fotokopiak (eskaera berrien kasuan) eta Dardarako kontu korrontoean kuota ordaindu izanaren agiria aurkeztu beharko dira. Kontu korronteko zenbakia 2095 5174 95 10 74 75 1768 da. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero Alondegia kultur etxean, kultura@zumaia.eus edo dardarazmk@gmail.com helbidera idatziz edo 943.861056 telefonoan.