Zumaia
Urola plazako aparkalekua berrantolatuko du Udalak aste honetanJada hasi dituzte margotze -lanak eta ondo bidean, ostiralerako amaitzea aurreikusten da
E.A.
ZUMAIA.
Asteartea, 15 uztaila 2025, 20:43
Urola plazako aparkaleku gunea hobetzeko margoketa-lanei ekin dio udalak. Eremu horretan «nahaste handia» egon ohi da aparkatzeko orduan, «kamioientzako markak baino ez daude, eta ez dago argi zenbat plaza dauden guztira». Egoera horri irtenbidea emateko, udalak aparkalekuak ordenatuko ditu eta antolamendu berria ezarriko du. Lanak amaitutakoan, guztira 130 aparkaleku izango dira, horietatik 6 autokarabanentzako gune berezituak. Obrak egin bitartean eremua ez da erabilgarri egongo. Lanak ostiralerako amaitzea aurreikusten du erakundeak.