Zumaia
Urbasara txangoa antolatu du Indamendi Mendi Bazkunak igande honetarakoEgun osoko itzuli honek 23 kilometro inguru ditu, 850 metroko desnibel positiboa eta 770 metroko desnibel negatiboa
Urbasara txangoa antolatu du Indamendik igande honetarako, maiatzak 11. «Nafarroara joango gara eta Urbasa zeharkatuko dugu, Ziordiatik hasi eta Bakedanon amaituz. Urbasako zelai zoragarrietatik igaroko gara, Pilatosen balkoira gerturatuz, eta zorte pixka batekin saiak ikusiko ditugu», jakinarazi dute.
Egun osoko itzuli honen ibilbideak 23 kilometro inguru ditu, 850 metroko desnibel positiboarekin eta 770 metroko desnibel negatiboarekin. Beraz, janaria motxilan eramatea gomenda-tzen da.
Autobusa goizeko 07:30ean aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauri plazako geltokia). Autobusaren prezioa 10 eurokoa da bazkide helduentzat, 13 eurokoa bazkide ez diren helduentzat eta 5 eurokoa haurren-tzat (18 urtetik beherakoak).
Txangoan parte hartu nahi dutenek Indamendi mendi bazkunaren webgunearen bidez eman dezakete izena: indamendimb. eus.
Bestalde, web orria duela gutxi berritu da, eta bertan ikus daitezke elkarteak antolatutako hurrengo irteerak, bai oinez, korrika edo bereziki haurrekin egiteko antolatutakoak, baita argazkiak eta mendizaleentzako informazio interesgarria ere.