Zumaia
Uranga-Erik, Murua-Etxeberria eta Amiano-Landa, Dinastia Etxabe txapelketako irabazleakZumaiako derbian, Urangak eta Erikek Cosme eta Atain gainditu zituzten 12-10 eta 12-9
Sara Utrera
zumaia.
Viernes, 29 de agosto 2025, 20:44
Ostegunean, gaueko hamabietan, Dinastia Etxabe txapelketako hiru bikote irabazleen izenak ezagutu ziren: Uranga-Erik, Murua-Etxeberria eta Amiano-Landa. Gipuzkoako hiru bikoteak.
Publicidad
53. edizioko azken hitzorduak hiru final erakargarri izan zituen, Aitzuri pilotalekuko harmailak bete zituztenak. Alde batetik, zesta-punta modalitatean bi zumaiarren arteko finala zen, Unai Uranga eta Cosme Agirreren artekoa, beraz. ikusleek partida polit batez gozatuko zuten eta txapela etxean geratuko zen.
Zestako finalean, Unai Urangak Erik mutrikuarrarekin osatu zuen bikotea, eta Cosme Agirrek Atainekin. Final estua eta akats gutxikoa, non Uranga eta Erik 12-10 eta 12-9 nagusitu ziren. Hau Urangaren bigarren txapela izan da txapelketa honetan, 50. edizioa ere lortu zuen (2022. urtean jokatuta), zesta puntan lehen aldiz finala jokatu zenean.
Eskuzko finalak
Jubenil mailan Harkaitz Murua altzoarrak eta Aitor Etxeberria oiartzuarrak lortu zuten garaipena, Egurrolak eta Motok osatutako bikoteari 22-14 irabazita.
23 urtez azpikoen mailako finala Amiano irundarrak eta Landa oiartzuarrak irabazi zuten, Azpetxea-Santesteban bikoteari 22-14 irabazita. Azken final honek ere ikusmina sortu zuen, izan ere, Unai Amianoren afizionatu mailako bere azken partida izan baizen, bi aste barru Bakiorekin debuta egin aurretik. Beraz, Amianok garaipen batekin bukatu zuen afizionatu mailako zikloa Zumaian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión