Borrar
Unai Egaña, bigarren. Z.T.E.
Unai Egañaren lehen podioa Arrespaldizan

Zumaia

Unai Egañaren lehen podioa Arrespaldizan

Sara Utrera

zumaia.

Viernes, 2 de mayo 2025, 20:09

Garaipenetik gertu egon zen Unai Egaña Arrespaldizan, bigarren sailkatu baizen Gaztetxoak Torneoan. Gaztetxoak torneoan Euskal Herriko txirrindulari guztiek har dezakete parte, eta proba puntuagarriekin sailkapen orokorra osatzen da. Lasterketak ibilbide gorabeheratsua izan zuen, bukaera maldan gora zen eta «atzetik aurrera igoera aparta egin zuen zumaiarrak», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Borja Osa ere bikain aritu zen lehen multzoan helmugaratuz.

Juniorrei dagokienez, Zegaman eta Zestoan izan zituzten lasterketak. Zegaman Beñat Sainz 6. sailkatu zen eta Aratz Unanue 7.

Zestoan, Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak ez zuen zortea alde izan. «Azken itzulia hastera zihoala, lasterketa erabakitzen hasi zenean, Lukas Blancok matxura izan zuen eta bizikletan aldatzeko denbora asko galdu zuen, autoak ezin baitzuen bide seguruan aurrera egin eta handik berehala Oñatz Etxabe erori eta minez jarraitu ezinda gelditu zen; ondorioz, bi gizon garrantzitsu galdu zituen lanerako».

Azkenean helmugan Aratz Unanue 6. sailkatu zen, Beñat Sainz 12., Jon Berasategi 25. eta Peru Calvo 67. «Oso lasterketa gogorra izan zen, amaieran, Zestoatik, Akuatik Etumetara irten eta Aizarnatik Iraetara jaitsi ondoren Zestoara zuzendu baitziren».

Aitor Agirre, 8. Valladoliden

Aitor Agirre 8. izan zen Valladoliden. Espainiako Kopako lasterketa gogorrean hamargarren kilometroan antolatu zen ihesaldia. Iheslarien artean garaipena lehiatu zen, eta Euskadi Fundazioko txirrindularia 8. geratu zen. Bidasoako Itzulia izango da bere hurrengo helburua.

Mattin Salegi ere ari da pedal kolpe ona hartzen. «Lizarran lasterketa ikusgarria egin eta 25. sailkatu ostean, ilusioz ari da Balentziagaren oroimenezkoa prestatzen. Estatua Espainiarreko afizionatu mailako lasterketarik garrantzitsuena da», adierazi du Iribarrek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Unai Egañaren lehen podioa Arrespaldizan