Udalekuetan eta Udazaintza zerbitzuan izena emateko azken eguna hilaren 6a da

Udalekuetako haurrak iazko San Fermin txiki egunean. / B.U.
Udalekuetako haurrak iazko San Fermin txiki egunean. / B.U.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Udalekuetan eta Udazaintza zerbitzuan izena emateko epea hilak 6an amaituko da. 3-12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduak dira, hau da, 2015an jaio zirenetatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila egin dutenak barne. Sagarbideko eraikinean eskainiko dira (Herri Eskolan), uztailaren 1etik 26a (25a jaieguna izango da), 9:30etik 13:00etara.

Hilabeteko matrikulak 91,55 euroko kostua izango du, 61 eurokoa familia ugarien kasuan; hamabostaldia, berriz, 51,85 eurokoa izango da eta 34,60 eurokoa familia ugarientzat (DBE-GLL onuradunak: ordainketa salbuetsita). Diru sarrera Kutxako ES30 2095 5174 91 1061601620 zenbakian egin behar da.

Izen-ematea Udaletxean edo ludotekan egin behar da maiatzaren 6ra bitartean. Haurren taldekatzeak egiterako orduan kontuan hartuko dira adina, sexua, ikastetxea, maila eta gela. Beharrezkoa da izen emate orria behar bezala betetzea, maila eta gela adierazita. Gurasoek izen emate orrietan jartzen dituzten eskaerak ez dira kontuan hartuko eta udalekuan izena emateak baldintza hau onartzea dakar.

Udazaintza zerbitzua

Udazaintza zerbitzua 2016an jaiotako haurrentzat zuzendua izango da eta Aita Mari erakinean eskainiko da (Herri Eskola), uztailaren 1etik 26ra, 9:30etik 13:00etara. Hilabeteko matrikula 140 eurokoa izango da, 98 eurokoa familia ugarien kasuan; hamabostaldia 75 eurokoa eta 52,5koa familia ugarientzat. (DBE-GLL onuradunak: ordainketa salbuetsita). Diru sarrera ES30 2095 5174 91 1061601620 zenbakian egin behar da. Izen-ematea maiatzaren 6ra bitartean egin beharko da ikastetxeetan eta Udaletxean (8:00-14:30).

Haurrak eskolan utzi eta jaso beharko dira, horretarako 5 minutuko malgutasuna egongo da; haurrak sukarra badauka ez eramatea gomendatzen da. Etxetik eraman beharrekoa: edalontzia, toalla, pardelak, toallitak, mantala eta alda-tzeko arropa.

Udaleku eta udazaintza zerbitzurako eraman beharreko dokumentazioa: Ordainagiria (eta dagokion kasuan, Familia Ugaria txartelaren fotokopia eta DBE/GLL ziurtagiriaren kopia); argazkia eta Osakide- tzako txartelaren fotokopia. Informazio gehiago: Zumaiako Ludotekan edo Udaleko Euskara eta Hezkun-tza sailan.