Udalekuetan eta Udazaintza zerbitzuan izena emateko epea zabaldu da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Udalekuetan eta Udazaintza zerbitzuan izena emateko epea zabaldu da. 3-12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduak dira, hau da, 2015an jaio zirenetatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila egin dutenak barne. Sagarbideko eraikinean eskainiko dira (Herri Eskolan), uztailaren 1etik 26ea (25a jaieguna izango da), 9:30etik 13:00etara.

Hilabeteko matrikula 91,55 euroko kostua izango du, 61 eurokoa familia ugarien kasuan, hamabostaldia, berriz, 51,85 eurokoa izango da eta, 34,60 eurokoa familia ugarientzat (DBE-GLL onuradunak: ordainketa salbuetsita). Diru sarrera Kutxako ES30 2095 5174 91 1061601620 zenbakian egin behar da.

Izen-ematea Udaletxean edo ludotekan egin behar da maia- tzaren 6ra bitartean. Haurren taldekatzeak egiterako orduan kontuan hartuko direnak: adina; sexua; ikastetxea, maila eta gela. Beharrezkoa da izen emate orria behar bezala betetzea, maila eta gela adierazita. Gurasoek izen emate orrietan jartzen dituzten eskaerak ez dira kontuan hartuko eta udalekuan izena emateak baldintza hau onartzea dakar.

Udazaintza zerbitzua

Udazaintza zerbitzua 2016an jaiotako haurrentzat zuzendua izango da eta Aita Mari erakinean eskainiko da (Herri Eskola), uztailaren 1etik 26ea, 9:30etik 13:00etara. Hilabeteko matrikula 140 eurokoa izango da, 98 eurokoa familia ugarien kasuan; hamabostaldia 75 eurokoa eta 52,5koa familia ugarientzat. (DBE-GLL onuradunak: ordainketa salbuetsita). Diru sarrera ES30 2095 5174 91 1061601620 zenbakian egin behar da. Izen-ematea maia-tzaren 6ra bitartean egin beharko da ikastetxeetan eta Udaletxean (8:00-14:30).

Haurrak eskolan utzi eta jaso beharko dira, horretarako 5 minutuko malgutasuna egongo da; haurrak sukarra badauka ez eramatea gomendatzen da. Etxetik eraman beharrekoa: edalontzia, toalla, pardelak, toallitak, mantala eta aldatzeko arropa.

Dokumentazioa

Udaleku eta udazaintza zerbi- tzurako eraman beharreko dokumentazioa: Ordainagiria (dagokion kasuan, Familia Ugaria txartelaren fotokopia, DBE/GLL ziurtagiriaren kopia); argazkia eta Osakidetzako txartelaren fotokopia Informazio gehiago: Zumaiako Ludotekan: 943143264, ludoteka@zumaia.eus edo Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailan: 943865025 (110), euskara@zumaia.eus.