Borrar

Zumaia

Udaleku irekietan izena emateko epea bihar amaituko da

Ikusgai daude begiraleen eta koordinatzaileen hautaketa prozesuko behin betiko emaitzak

S. U.

ZUMAIA.

Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:25

Udalekuetan izena emateko epea bihar, hilak 9, amaituko da. Izen-ematea online egitea gomendatzen dute Udaletik. Zumaiako Udalaren webgunean daude izen emate fitxak (https://zumaia.eus/eu/albisteak/izen-emate-fitxa-eus. pdf), bete ondoren ondorengo bi email helbide hauetako batera bidali daitezke: ludoteka@zumaia-eus eta euskara@zumaia.eus. Hala ere, aurrez aurre egiteko aukera ere dago, udaletxean bertan edota ludotekan. Izena emateko dokumentuaren orrialdea bete eta emateaz gain, ondorengo hauek ere beharko dira: ordainagiria (dagokion kasuan, DBE/GLL ziurtagiriaren kopia); argazkia; Osakidetzako txartelaren fotokopia; eta familia ugarien kasuan, hobaria jasotzeko eskaera aurrez Udalean eginda eduki behar da.

Udaleku irekiak bi txandatan antolatu dira: ekainaren 30etik uztailaren 11ra aurrenekoa, eta uztailaren 14tik 24ra bigarrengoa. Ordutegia, berriz, hau izango da: 09:30etik 13:00etara.

Matrikulari dagokionez, hilabete osoa 101,65 euro kostako da, eta hamabostaldia 60 euro. Familia ugarien kasuan, diru sarreren araberako hobaria egongo da, eta DBE-GLL onuradunentzat, %100eko hobaria.

Informazio gehiago jasotzeko Ludotekan dago aukera (943 14 32 64 edo ludoteka@zumaia. eus), edo bestela, Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailean (943 86 50 25 (110) edo euskara@zumaia.eus), edo https://zumaia. eus/eu/albisteak/orokorra_ info_izen_ematea_eus_2025. pdf .

Hautaketa amaitutzat

Zumaiako Udalak amaitutzat eman ditu 2025eko udako begiraleen eta koordinatzaileen hautaketa prozesuak. Bi prozesuetan merituen balorazioaren behin-behineko emaitzen eta puntuazio totalen aurrean aurkeztutako erreklamazioei eran-tzun ondoren, behin betiko zerrenda eta puntuazioak argitaratu ditu.

Hurrengo egunotan, udalekuetako beharren arabera eta puntuazioaren hurrenkera kontutan hartuta, zerrendan dauden pertsonekin harremanetan jarriko da Udala.

Puntuazio altuenak dituzten pertsonei egingo zaie eskaintza, eta uko eginez gero, hurrengoei pasatuko zaio aukera. Zerrendan Zumaiako Udal webgunearen lan eskaintzen atalean ikus daitezke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udaleku irekietan izena emateko epea bihar amaituko da