Borrar

Zumaia

Udako azoka ekologikoa egingo dute gaur Eusebio Gurrutxaga plazan

S. U.

zumaia.

Osteguna, 28 abuztua 2025, 20:38

Comenta

Azken urteetan bezala, uda garaiarekin batera Euskadiko hainbat tokitan Udako Azoka Ekologikoak antolatu dira. Herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek antolatzen dituzte, Gipuzkoako Biolurrek, Bizkaiko Ekolurrek eta Arabako Bionekazaritzak. Aurtengoan 12 antolatu dituzte.

Herri desberdinetako udalekin eta ENEEK-Ekolurra Kontseiluaren laguntzarekin, azokaz gain, sentsibilizazio ekintzak ere egiten dituzte, baserritarrak kontsumitzailearengana hurbiltze aldera.

Eusebio Gurrutxaga plazan

Aurten ere Zumaiako Udalarekin elkarlanean antolatu da herrian. Hitzordua gaur, abuztuaren 29an izango da. 10:00etatik 14:00etara bitartean egingo da azoka Eusebio Gurrutxaga plazan, eta bertaratzen direnek barazkiak, gaztak, eztia, ogia, marmeladak, olioa, arrautzak, eta, sagardo, ardo eta zukuak aurkituko ditu, besteak beste.

Udako Azoka Ekologikoak aukera paregabea dira gure lurraldeko elikagai ekologikoen aniztasuna eta kalitatea ezagu-tzeko. Ingurumenarekiko errespetuz eta intsumo kimikorik gabe ekoitzitako produktuak izango dira protagonista. Elikagai hauek Europar Batasuneko hosto berdea duten etiketen bidez identifika daitezke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udako azoka ekologikoa egingo dute gaur Eusebio Gurrutxaga plazan