Txori Txikik antolatu dituen ikastaro trinkoen izen-ematea, 17an irekiko da

S.U. ZUMAIA.

Irailak 17-21 bitartean, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak udazkenerako antolatu dituen ikastaro trinkoen izen-ematea izango da.

Urritik aurrera honako ikastaroak eskainiko dira Dantza gairaikidea, asteartetan 19:30etik 21:00etara, Zumaiena Ikastetxean; Plaza dantzak, ostegunetan 15:00etatik 16:30era, Torreberrin; eta antzerkia, ostegunetan, 17:15etik 18:45 era eta 19:00etatik 20:30era, Musika Eskolan. Azarotik arurrera, berriz, musika tailerra eskainiko da, 0-4 urte bitarteko haurrentzat. Klaseak astelehen eta ostegunetan izango dira (45 minutuko clase bat astean).

Izen-ematea: Irailak 17-21 bitartean, 17:30-19:30 ordutegian, Musika Eskolan (Ubillos jauregia). Informazio gehiago: musikaeskola@zumaia.eus eta 943861183.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos