Borrar

Zumaia

Txirrindularitzak hartuko du larunbat honetan protagonismoa kalean

Zumaiako txirrindulari elkarteak «apustu berezia» egin du estrainekoz eta goizean kadeteak (10:30) eta juniorrak arratsaldean (15:15ean) lehiatuko dira

Eli Aizpuru

Zumaia.

Ostirala, 11 uztaila 2025, 19:25

Comenta

Txirrindularitzak protagonismo osoa hartuko du larunbat honetan Zumaian, bertan jokatuko baita XLVI. Zumaiako Saria, Jose Mari Korta Memoriala. Kadete eta junior mailako bi lasterketa garrantzitsu izango dira, Estrainekoz bi probak egun berean antolatzeko apustua egin du Zumaiako txirrindulari elkarteak. Antolakuntza aldetik «esfortzu handia» da eta bidegurutze guztiak kubritzeko laguntzaile ugari mobilizatu behar izan dituzte. Beraz, elkartetik eskerrak eman dizkiete bi probak ongi baino hobeto joan daitezen izena eman duten boluntario guztiei.

Goizeko 10:30ean abiatuko da kadeteen lasterketa, eta parte-hartze handia izango du: 170 txirrindulari inguru, Euskal Herriaz gain, Aragoi eta Burgosetik etorritako txirrindulariak izango dira bertan. 56 kilometroko ibilbidea osatuko dute, 3 zakila bira osatuko dituzte txirrindulariek, hirugarrenean Iraetatik Arroagoiko malda gaindituaz, hortik helmugara 5 kilometro eta erdi izango dituzte, Etxeko taldeak, Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak-ek, lau txirrindulari izango ditu lehian: Unai Egaña, Borja Osa, Xuban Arakistain eta Amets Alberdi. Bi lehenak dira garaipenaren lehian aritzeko Zumaiako taldearen esperantza.

Arratsaldean, 15:15ean, junior mailako proba jokatuko da. Parte-hartzea apalagoa izango den arren, maila teknikoa altua izango da. Lasterketak 102 kilometroko ibilbidea izango du, eta Garateko igoera eta Meagako jaitsiera funtsezkoak izan daitezke azken erabakirako. Axular etorbidean izango dute helmuga, Oiakiatik buelta. Bertan izango dira Beñat Sainz eta Aratz Unanue, eta aukera handiak dituzte etxeko txirrindulariek. Taldekako lanak ere saria izango du etxeko proba honetan. Izan ere, Joxe Mari Kortaren espirituari jarraituz, sari berezia banatuko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txirrindularitzak hartuko du larunbat honetan protagonismoa kalean