Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak ikuskizun batean. DV

Zumaia

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizunerako sarrerak gaur jarriko dira salgai

'Pailazoak' azaroaren 16an eskainiko da, igandearekin, 12:00etan, Aita Marin

Sara Utrera

zumaia.

Martes, 4 de noviembre 2025

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizunerako sarrerak gaur jarriko dira salgai. 'Pailazoak'ikuskizuna azaroaren 16an eskainiko da, 12:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak 4,25 euroan erosi ahal izango dira, turismo bulegoan eta www.sarrerakzumaia.eus webgunean; txartelik geratuz gero, aretoko leihatilan ere erosi ahal izango dira emanaldiaren aurretik.

Publicidad

Txirri, Mirri eta Txiribitonek pailazoak direla ospatu nahi dute, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenez duela 50 urte hasi baitziren. Pailazoa, klowna, zirkoan sortu zela diote askok, zoriz, gainera, eta barrea eragiten duen figura izan da. Horixe aldarrikatu nahi dute ikuskizun honetan.

Xelebrekeriez gain, taldearen abesti ezagun batzuk eta ez hain ezagunak abestuko dituzte 'Paristik Natorren', 'Txirri, Mirri eta Txiribiton', 'Altza Pelipe', eta abar luze bat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad