Zumaia
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizunerako sarrerak gaur jarriko dira salgai'Pailazoak' azaroaren 16an eskainiko da, igandearekin, 12:00etan, Aita Marin
Sara Utrera
zumaia.
Asteartea, 4 azaroa 2025
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizunerako sarrerak gaur jarriko dira salgai. 'Pailazoak'ikuskizuna azaroaren 16an eskainiko da, 12:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak 4,25 euroan erosi ahal izango dira, turismo bulegoan eta www.sarrerakzumaia.eus webgunean; txartelik geratuz gero, aretoko leihatilan ere erosi ahal izango dira emanaldiaren aurretik.
Txirri, Mirri eta Txiribitonek pailazoak direla ospatu nahi dute, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenez duela 50 urte hasi baitziren. Pailazoa, klowna, zirkoan sortu zela diote askok, zoriz, gainera, eta barrea eragiten duen figura izan da. Horixe aldarrikatu nahi dute ikuskizun honetan.
Xelebrekeriez gain, taldearen abesti ezagun batzuk eta ez hain ezagunak abestuko dituzte 'Paristik Natorren', 'Txirri, Mirri eta Txiribiton', 'Altza Pelipe', eta abar luze bat.