Mus txapelketa eta bertso afaria, uztailak 7an Narrondon

S.U. ZUMAIA.

Narrondoko Gure Ametsa elkarteak mus txapelketa antolatu du, uztailaren 7an, Kristobal Deunen festen baitan. 16:30ean hasiko da eta lau sari banatuko dira. Bikote irabazleak txapelak, bi urdaiazpiko eta bi txanpain botila irabaziko du; bigarrenek, bi urdaiazpiko eta bi ardo lote, eta hirugarren eta laugarrenek bi ardo lote. Izen ematea egunean bertan egingo da, 16:00etatik aurrera; 15 euro bikoteko.

Era berean, uztailaren 7an, bertso afaria izango da, 21:00etan Gure Ametsa elkartean, Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin. Sarrerak, Bittarte erretegian eta Narrondo tabernan 25 eurotan. (Erreserbak, 678.958865)

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos