Txanela taldeak irabazi du 7ko Futbol Txapelketa

Txanela, Ligako txapeldunak. /  ARGAZKIAK SARA UTRERA
Txanela, Ligako txapeldunak. / ARGAZKIAK SARA UTRERA

Finalean 8-1 emaitzarekin gailendu zitzaion Ijitok taldeari

SARA UTRERA ZUMAIA.

XVIII. 7ko Futbol Txapelketaren finalak jokatu ziren ostiralean Aita Mari zelaian. Txanela izan da aurtengo irabazlea, 8-1 emaitzarekin Ijitok taldeari irabazi eta gero. Kopako txapelduna, berriz, Mendi Ondo Elektrizitatea izan da, finalean 4-2 emaitzarekin gailendu zitzaion Xagu Team-i.

Sailkapena honela gelditu da. Liga: lehen postuan, Txanela; Ijitok bigarren; Txikixa Taberna hirugarren; eta Itzurun Taberna laugarren. Eta Kopan: lehen postua Mendi Ondo Elektrizitatea taldearentzat izan da eta bigarren postua Xagu Team-entzat.

Finaleko jokalari onenak

Bestetik, Dani Arrizabalagak (Txanela) Ligako finaleko jokalari onenaren saria jaso zuen, eta Aimar Eizagirrek (Mendi Ondo Elektrizitatea), aldiz, Kopako jokalari onenaren saria.

 

Fotos

Vídeos