Turismo teknikari laguntzaile bat kontratatzeko hautaketa prozesua

Abuztuan eta irailean lanaldi osoan lan egiteko pertsona bat kontratatuko da Lanbideren bidez

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZUMAIA.

Turismo teknikari laguntzaile bat kontratatzeko premiazko hautaketa prozesua jarri du martxan Zumaiako Udalak. Lanbideren bidez egingo da prozesua eta izena emateko epea uztailaren 22an amaituko da.

Abuztuan eta irailean turismo bulegoko zerbitzuan errefortzu gisa aritzeko turismo eta merkataritza teknikari laguntzaile bat kontratatuko da, premiazko hautaketa prozesuaren bidez. Prozesuan parte hartzeko izen emateak Lanbideren bitartez egingo dira, baina merituak baloratzeko egiaztagiriak Zumaiako Udalean aurkeztu beharko dira.

Lanpostuaren oinarrizko funtzioa turista, bisitari eta herritarrei Zumaia eta Euskadiko informazio turistikoa eman eta horretarako beharrezkoak diren tresnak garatu eta jarraipen egitea 'Kalitatezko Q turistikoa' kudeaketa ereduan oinarrituta egongo da.

Eskatzen den ikasketa mailari dagokionez, gutxienez, Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edukitzea, edota indarrean dagoen legeari parekotzat hartutako tituluren bat edukitzea; Euskararen jakite-maila 3. HE edo baliakidea den tituluaren jabe izatea; frantsesaren DELF B1 edo baliokidea eta ingelesaren First Certificate edo baliokide den tituluaren jabe izatea.

Lanpostuaren ezaugarriak (ordutegia, lanaldia eta ordainsaria); lanpostuaren oinarrizko funtzioa eta zeregin espezifikoak; hautagaiek bete behar dituzten ezinbesteko baldintzak; baloratuko diren merituak; elkarrizketaren inguruko datuak; puntuaketa berdinketaren aurrean jarraituko den irizpidea; kontratazioa; eta kalifikazioa eta epaimahaia https://zumaia.eus/files/TurismoaLaguntzailea.pdf atarian ikus daitezke. Dokumentu osagarria aurkezteko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudDetalle.aspx?id=ILPO&idAyto=81&idioma=eu-ES da.

Izen-emateak Lanbiden aurkezteko (162019008661 kodearekin) eta merituen baloraziorako egiaztagiriak Zumaiako Udalean aurkezteko epea uztailaren 22a arte da.