'Ttak!', Euskaraldia umorez azaltzeko bakarrizketa, asteazkenean Alondegian

Beatriz Egizabal antzerkilariak eskainiko du bakarrizketa. /
Beatriz Egizabal antzerkilariak eskainiko du bakarrizketa.

Beatriz Egizabalen eskutik eta umorea ardatz hartuta, ikusleen artean hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragitea da helburua

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Egun gutxi gelditzen dira jada Euskaraldiari hasiera emateko eta bide horretan, Zumaiako Euskaraldiaren talde antolatzaileak, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko denaren berri emateko emanaldi berezia antolatu du, 'Ttak!' deituriko bakarrizketa.

Aipatu ekitaldia Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak eskainiko du, eta helburu du, hain zuzen, umorea ardatz hartuta, Euskaraldia zer den gizarteratu eta Euskaraldiaren baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaltzea, horrela, ikusleen artean hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragiteko.

'Ttak!' emanaldia datorren asteazkenean, hilak 7an, eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan Alondegian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos