Trapaia Pulpoko infantil neskak, finalerdietan

Trapaia Pulpoko infantil neskak, finalerdietan

Trapaia taberna Pulpo Elkarteko infantil nesken taldeak bihar Gipuzkoako finalerdiak jokatuko ditu, 9:30ean Oiardo kiroldegian, Bidasoaren aurka. Neskek denboraldi bikaina daramate. «Larunbatean irabaziz gero Gipuzkoako finala jokatu eta Espainiako txapelketara joateko txartela lortuko lukete. Animo gure neskei!», diote Pulpotik.