'Tomiris' antzezlana, bihar Alondegiko Oxford aretoan

Ekitaldia 22:00etan hasiko da; sarrerak sei eurotan daude salgai Turismo Bulegoan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

ATX Teatroa konpainiak 'Tomiris' antzezlana eskainiko du bihar, ostirala, Alondegiko Oxford aretoan. Mendeku zilegiaren gaineko bakarkako ikuskizuna da 'Tomiris'. Ardatz nagusitzat biolentzia matxista daukalarik, errealidadea eta fikzioa buztartzen dituan istorioa. «Gordin bezain sentsuala, erreal bezain fantastikoa, zorrotz bezain zolia», dio obraren sinopsiak. Iñaki Ziarrusta da oholtzan arituko den aktore bakarra.

Ekitaldirako sarrerak Turismo bulegoan erosi ahal izango dira sei eurotan (4 eurotan Gazte Txartelarekin erosita). Antzerkia bihar 22:00etan hasiko da Oxford aretoan.

2010ean Bilbon Iñaki Ziarrustaren eskutik sorturiko konapinai da ATX Teatroa. Bere hitzetan, «distopia edo kakotopia, antiestetika eta Euskal Herriko tradizio eta antropologian ikertzea» dira bere ardatzak.