Zumaia
'Titiritari' liburuaren aurkezpen antzeztua, gaurSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
'Titiritari' liburuaren aurkezpen antzeztua, gaurS. U.
Zumaia.
Lunes, 7 de abril 2025, 20:16
'Titiritari' liburuaren aurkezpen antzeztua egingo da gaur, 17:30ean, Alondegiko Oxford aretoan, Malen Amenabar ilustratzailearen eta Anita Maravillas konpainiaren eskutik. Poema liburu ilustratua da 'Titiritari', haur zein helduentzakoa; irakurtzekoa, kantatzekoa eta jolas egitekoa. «Titereak, poesia eta ilustrazioa ezin hobeto uztartzen dituen lan eder eta dibertigarria», azaldu dute egileek. Miren Amuriza idazleak eta Malen Amenabar ilustra-tzaileak sorturiko lana da, Portal71 eta Anita Maravillas kon-painiak argitaratu du eta 2024ko Gutun Zuria jaialdian aurkeztu zen.
Anita Maravillas konpainiak 'Andereño' antzezlanaren sor-kuntza prozesua jaso nahi izan zuen, eta, horretarako, bi sor-tzaileongana jotzea erabaki zuen, batek hitza eta besteak irudia jar ziezaioten. Hala, entseguetara hurreratu, oholtza gaineko lana aurrez aurre ezagutu eta partaide guztiak elkarrizketatu ondoren, liburu hau ondu dute. «Liburuak literaturaz eta teatroaz hitz egiten du; bilaketaz eta esperimentazioaz; txotxongiloez, hariez, titiritariez. Titereen mundua poesiaren eskutik ezagu-tzeko aukera paregabea da Titiritari», aurreratzen dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.