Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

San Telmoetako Trainerilla Saria jokatuko da bihar

DV

ZUMAIA.

Sábado, 14 de abril 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da gaur eta bihar, Pasai Donibanen. Gaur sailkatze estropada izango da, 16:30ean hasita, eta bihar, 10:00etan finalak.

Zumaiak zazpi batel aterako ditu gaurko jardunaldian. Maila bakoitzetik aurreneko lau sailkatuek jokatuko dituzte finalak igandean, eta beste laurek Federazio Saria.

Gaur bertan, traineru estropada izango da Donostian, 12:30ean. Gipuzkoako Arrantzale Kofradiak 100 urte betetzen dituela eta antolatu da estropada. Han izango da Telmo Deun, bigarren txandan, Donostiarra eta San Pedrorekin lehian. «Aurreneko kalea tokatu zaigu. Iazko ligetako sailkapenen arabera osatu dituzte hiru txandak», azaldu dute klubetik.

Zumaiako saria

Azkenik, bihar, Zumaian bertan izango da estropada, San Telmoetako Trainerilla sari mitikoa. Emakumezko (VI. edizioa) eta gizonezko (35. edizioa) lehian, honela banatuta: emakumeetan Hernani eta Zumaia txanda batean, eta Orio eta San Juan bestean. Gizonetan, Zumaiako bi ontziak batean; Getaria eta Zarautz bigarren txandan; San Pedro eta San Juan beste bestean; eta Orio eta Hondarribia laugarrenean. 17:00etan hasiko da estropada, kale zozketa egin eta gero.

«Gogoratu, arraun elkartearen zozketa egingo dela estropadaren ondoren. Ohi bezala, Endañeta eta Mardu laguntzaile ditugula, otar eder askoa eta gailu sorta oparoa prestatu dizkigute. Ez galdu aukera azkeneko zenbakiak erosteko!», adierazi dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios