Telmo Irureta zumaiarra, gaur Victoria Eugenia antzokian

Telmo Irureta, erdian, 'Zutaz blai' protagonistetako bat da.
/
Telmo Irureta, erdian, 'Zutaz blai' protagonistetako bat da.

'Strip-Tease' antzezlanaren barruan 'Zutaz blai' kontakizuna aurkeztuko du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZUMAIA.

Gaur, 20:00etatik aurrera, 'Strip-Tease' antzezlana taularatuko da Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Bertan, Telmo Irureta aktore zumaiarrak 'Zutaz blai' kontakizuna aurkeztuko du ikuskizunaren barruan. 'Strip-tease' Loraldia Jaialdiaren ekoizpena da. Garbi Losada, Mireia Gabilondo, Fernando Bernues eta Jokin Oregi antzerki zuzendariek banakako lau pieza aurkeztuko dituzte. Istorio independiente bana taularatuko dituzte, strip-tease gaia sormen iturria dutelarik. «Hari probokatzaile honetatik tiraka, lau strip-teaseren lekukoak izango gara. Bizitza eranztea, mugarik gabe», diote Loraldia Jaialdiatik.

Hauek dira taularatuko diren lau piezak: 'Orduan zer, ez naiz biluztu behar'; 'Zutaz blai'; 'Lady Godiva, ikusten ez dena, ez da' eta 'Leun, samur'. Telmo Irureta zumaiarra Mireia Gabilondoren 'Zutaz blai' kontakizuneko protagonistetako bat da, Eneko Gil, Haritz Morras eta Oskitz Gorrotxategirekin batera. Gainera, gidoilari lanetan aritu da, Gabilondorekin batera. Sarrerak, 10,18 eta 22 eurotan. Informazio gehiago, www.victoriaeugenia.eus atarian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos