Borrar
Euskadiko batel txapelketako emaitza onak ospatzen kofradian.
Telmo Deuneko kadete mutilak Euskadiko txapeldun

Telmo Deuneko kadete mutilak Euskadiko txapeldun

Kadete mutilak, infantil neskak eta infatil mutilak Espainiako txapelketan izango dira, Vigon, hilak 27 eta 28an

SARA UTRERA

ZUMAIA.

Martes, 16 de abril 2019, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Telmo Deuneko arraunlariek lan bikaina egin dute Euskadiko batel txapelketako finaletan, Legution. Kadete mutilak garaile izan dira, eta infantil neskak eta infantil mutilak azpitxapeldunak.

Kadete mutilak lehen postuan sailkatu ziren, 7.00:52 denborarekin eta Euskadiko Batel Liga irabaztea lortu zuten. Infantil neskak bigarren sailkatu ziren (5.02:91), Koxtape A.E. irabazlearen atzetik, hiru segundora. Infantil mutilak ere bigarren sailkatu ziren (4.50:75), Isuntza AE irabazlea baino ia 9 segundu beranduago sartu bait ziren.

Amaitzeko, Jubenil mailako mutilek kontsolazio txandan laugarren egin zuten (9.22:59), Itsasoko Ama, Orio eta Arkoteren atzetik.

Hala, Kadete mutilak, infantil neskak eta infatil mutilak Espainiako txapelketan lehiatuko dira. Hitzordua Vigon (Galizia) izango dute hil honen 27 eta 28an.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios