Telmo Deuneko arraunlariak prest

Telmo Deun Arraun Elkarteak denboraldiko aurkezpen ofiziala egin du. /  SARA UTRERA
Telmo Deun Arraun Elkarteak denboraldiko aurkezpen ofiziala egin du. / SARA UTRERA

S.U. ZUMAIA.

Arraunlarien aurkezpen ofiziala egin zuen Telmo Deunek ostiralean, emaitza ikaragarriak lortu dituen harrobiko taldetik beteranoetara.

KAE1ean arituko den taldea oso gaztea dela azaldu zuen Joseba Esnalek, arraun elkarteko lehendakari berriak. «Taldearen batez besteko adina 21 urtekoa da, guztiak harrobikoak». Ohi bezala, harrobia, konpromisoa eta lana dira Telmo Deun elkartearen ezaugarriak.

Esnalek adierazi zuenez, aurtengo helburuak bi izango dira: gizonezkoen trainerua maila mantentzea eta hemendik gutxira emakumezkoen trainerua ureztatzea. «Erronka handia eta polita dugu aurten, ziur nago guztion artean lortuko dugula. Ilusio handiarekin gaude».

Telmo Deun arraun elkarteak aurpegi berri asko aurkeztu zituen. Arraunlariez gain, elkarteak zuzendaritza talde berria eta lehen taldeko entrenatzaile berria den Xabier Zulaika (arraunlari ohia: Zumaia, Urdaibai) aurkeztu zituen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos