Zumaia
Telmo Deun arraun elkarteak bere traineruak aurkeztu dituMartes, 17 de junio 2025, 20:25
Telmo Deun arraun elkarteak denboraldi honetan lehiatuko diren traineru eta arraunlariak eta euren entrenatzaile eta prestatzaileak aurkeztu zituen asteburuan. Gizonezkoen traineruak larunbat honetan emango dio hasiera KAE1eko denboraldiari, Kantabrian; emakumezkoen traineruak, berriz, uztaileko lehen larunbatean ekingo dio Euskotren ligari, Bilbon. Era berean, arraunlari beteranoak ere aurkeztu zituen –Erandioko bandera lortu berri dute–, eta harrobiak neguan egindako lan handia ere goraipatu zen larunbatean, Saregile plazan egindako ekitaldian.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.