Borrar

Surf festa Itzurun hondartzan

S.U.

ZUMAIA.

Sábado, 14 de julio 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zumaiako Ziske surf eskolak antolatuta, Surf Festa izango da gaur arratsaldean Itzurun hondartzan. 16:00etatik 19:00etara doako surf ikastaroak eskainiko dira; 17:30etik aurrera, Surf Dance izango da nahi duenak dantza egiteko eta, 20:00etatik aurrera, parrillada egingo da DJ Saldak girotuta.

Jarraian, Arrotzak, Kaskezu eta Rural Zombies taldeen kontzertuak izango dira eta Surf Festa amaitzeko, DJ Saldaren bigarren saioa.

'Lapur minak' antzezlana

Bestetik, gaur ere Cia. Tornado taldearen 'Lapur minak' kale antzerkia izango da; 20:00etatik aurrera eskainiko da Ondartxon.

Aktore lanetan, Pako Revueltas, Patricia Urrutia, Aitor Fernandino eta Jon Zumelaga izango dira, Pablo Ibarluzearen gidaritzapean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios