Borrar
Smartlog Nest Cycling Teamek lau fitxaketa berri aurkeztu ditu, tartean Aitor Agirre zumaiarra. SNCT

Zumaia

Smartlog Nest Cycling Team-ek Aitor Agirre fitxatu du bere proiektu berrirako

Mattin Salegi Zulaika zumaiarra ere taldean arituko dela jakinarazi du taldeak berriki

Sara Utrera

Zumaia

Ostirala, 7 azaroa 2025, 20:12

Comenta

Smartlog Nest Cycling Team txirrindularitza talde berriak Aitor Agirre Egaña (2003) zumaiarra iragarri du 2026 denboraldirako fitxaketen artean.

Aitor Agirre Euskadi Fundaziotik dator, maila oneko hainbat denboraldi osatu eta gero. 2025ean Gipuzkoako erlojuaren aurkako txapelduna izan da eta aurreko urtean Espainiako txapeldun ere izan zen modalitate berean. «Txirrindulari osoa da, lasterketak ulertzeko ikuspegi bikainarekin. Taldeko erreferenteetako bat izango da, eta ordena, heldutasuna eta anbizioa eskainiko ditu lasterketa bakoi-tzean», azaldu dute Smatlog Nest Cyclyng Teametik.

Smartlog Nest Cycling Team lau txirrindulariren fitxaketa aurkeztu ditu, proiektuaren bilakaera naturala irudikatzen dutenak: 23 urtez azpiko mailan «esperientziaz, gogoz eta aurrera egiteko motibazioz beteriko laukotea». Agirrez gain, Ethan Cabanillas (Segura, 2006), Unai Buteau (Mutiloa, 2006) eta Adur Arrizabalaga (Zegama, 2006) iragarri ditu taldeak bere proiektu berrirako.

Smartlog Nest Cycling Team-ek taldearen etorkizuna irudika-tzen duten lau txirrindulari hauei ongi etorria eman die. «Ilusioa eta aurrera egiteko gogoa duen laukotea da, eta konpromisoa eta indarra ekarriko dute proiektura», azaldu du.

Mattin Salegirekin

Bestalde, Smartlog Nest-ek duela gutxi iragarri du datorren denboraldirako beste lau fitxaketaren izena ere, tartean beste zumaiar bat: Mattin Salegi Zulaika (2005). Beste hiru fitxaketekin batera ere iragarri zuten Salegi: Markel Olabe (Larrea, 2004) Jon Conejero (Lukiano, 2005) eta Gabriel Ibañez (Gasteiz, 2004).

Zumaiarra Eulen-Nuuk taldetik dator «ihesaldietan oso aktibo» dagoen txirrindulari gisa, taldeari ikusgarritasuna eta energia emanez. «Horri esker, taldeak lanean jarraitu ahal izango du lasterketan, eta taldearen txirrindulari-proiekzio profesionala indartuko du», azaldu dute. Hurrengo denboraldia 23 urtez azpiko mailan hirugarren urtea izango du.

Smartlog Nest Cycling Team-ek 2026ari begira taldea osatzen jarraitzen du. Taldeak talentua garatzeko eta formakuntza integrala bultzatzeko apustuaren alde lanean jarraitzen duela adierazi du, «errendimendu handiko eta euskal txirrindularitzaren balioekin bat datorren ingurune batean». Fitxaketa berriekin, taldeak bere nortasuna indartzen du, «prestakuntza eta kirol aurrerapenaren» erreferente gisa. «Esperientzia, proiekzio eta lidergo gaitasuna uztartzen dituzten txirrindulari hauek berehalako errendimendu altua eskaintzeaz gain, gazteen garapenean ere paper garrantzitsua izango dute», azaldu du.

Smartlog Nest Cycling Team-eko kirol arduradun Iñaki Mugarzaren iritziz, fitxaketa hauek beste aurrerapauso bat dira proiek-tuaren sendotze-bidean. Taldeak gaztetasuna, esperientzia eta anbizioa uztartzen dituela azpimarratu du, eta horiek direla taldearen lehen denboraldiari aurre egiteko gako nagusiak: «Pozik gaude lau txirrindulari hauek gurekin bat egiteagatik. Bakoitzak bere berezitasuna dakar, baina guztiek dute lanerako eta konpromisorako jarrera bera. Talde lehiakor eta bateratua izaten lagunduko digute, gure hazkunde-prozesua sendotuz eta etorkizuneko talentua hezten jarraitzeko helburua indartuz».

Gauzak horrela, Zumaiako Txirrindulari Elkartean hezitako bi zumaiarrek Smartlog-eko plantila osatuko dute datorren denboraldian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Smartlog Nest Cycling Team-ek Aitor Agirre fitxatu du bere proiektu berrirako

Smartlog Nest Cycling Team-ek Aitor Agirre fitxatu du bere proiektu berrirako