Borrar

Zumaia

Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana uztailaren 12an

S. U.

zumaia.

Sábado, 5 de julio 2025, 20:32

Santiago hondartza balio ekologiko handiko eremua da, baina espezie exotiko inbaditzaile ugari daude bertan. Oenotera glazioviana, Onagra, Connyza sp edo Carpobrotus bezalako espezieak modu artifizialean sartutako landareak dira, eta espezie autoktonoek bete beharko luketen lekua hartzen dute. «Espezie exotiko inbaditzaileak arazo izugarria eragiten dute mundu osoko biodibertsitatean, eta dunak bereziki sentikorrak dira espezie horiekiko», azaldu dute Udaletxetik.

Horiek horrela, Santiago hondartzako dunetan espezie exotiko inbaditzaileak (EEI) deuseztatu eta kontrolatzeko auzolan saioa egingo dute datorren larunbatean, uztailaren 12an. Auzolangileak 10:00etan elkartuko dira sorosleen kabina ondoan.

Saioa hasi aurretik gaiaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta argibide zehatzak emango dituzte landareak identifikatu eta horiek modu seguruan ateratzeko. Aipamen laburren ostean zenbait landare exotiko inbaditzaile erauziko dituzte guztien artean. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Arropa erosoarekin joatea gomendatzen da, eta lekuan bertan erauzketarako materiala eskura egongo da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana uztailaren 12an