Zumaia
Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo da biharE.A.
zumaia.
Osteguna, 10 uztaila 2025, 20:27
Santiago hondartzako dunetan espezie exotiko inbaditzaileak (EEI) deuseztatu eta kontrolatzeko auzolan saioa egingo dute bihar, uztailaren 12an. Auzolangileak 10:00etan elkartuko dira sorosleen kabina ondoan. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Arropa erosoarekin joatea gomendatzen da, eta lekuan bertan erauzketarako materiala eskura egongo da.
Saioa hasi aurretik gaiaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta argibide zehatzak emango dituzte landareak identifikatu eta horiek modu seguruan ateratzeko. Aipamen laburren ostean zenbait landare exotiko inbaditzaile erauziko dituzte guztien artean.
Santiago hondartza balio ekologiko handiko eremua da, baina espezie exotiko inbaditzaile ugari daude bertan eta espezie autoktonoek bete beharko luketen lekua hartzen dute. Espezie exotiko inbaditzaileak arazo izugarria eragiten dute mundu osoko biodibertsitatean, eta dunak bereziki sentikorrak dira espezie horiekiko.