Borrar
Iazko San Telmo jaietako danborradaren une bat. S. UTRERA
Santelmoetako danborrada antolatzeko lehen bilera egingo da gaur arratsaldean Alondegian

Zumaia

Santelmoetako danborrada antolatzeko lehen bilera egingo da gaur arratsaldean Alondegian

S.U.

zumaia.

Miércoles, 29 de enero 2025

San Telmo jaietako danborrada une berezia da, eta antolakuntzak lan handia eskatzen du aldez aurretik eta egun berean ere. Hala, gaia lantzeko bilera egingo dute, antolaketa lanak, ardurak eta abar elkarren artean lotzeko asmoz. Bilera gaur egingo da, 19:30ean Alondegian. «Parte hartzeko gogoa baduzu, etorri bilerara!», adierazi dute antolatzaileek.

Bestalde, santelmoak antolatzeko bilera otsailaren 13an egingo da. Aurtengo jaiak apirilaren 25etik 28ra eta maiatzaren 2tik 4ra bitartean ospatuko dira. «Jaiak beti lankidetzan antolatu izan ditugu, eta aurten ere zuekin partekatu nahi dugu Udalak santelmoekiko egindako hausnarketa eta dugun proposamena; helburu horrekin lehen bilera batera dei egiten dizuegu», azaldu dute Udaletik.

Bilera hau otsailaren 13rako deitu dute. 19:00etan izango da hitzordua, Alondegian. «Gure artean izango zaituztegulakoan, ordura arte», luzatu dute gonbita Udaletik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santelmoetako danborrada antolatzeko lehen bilera egingo da gaur arratsaldean Alondegian