
Zumaia
Santelmoetako bigarren txanpaSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Santelmoetako bigarren txanpaGaur emango zaio hasiera santelmoen bigarren txanpari, eta igandera arte luzatuko da. Jaien errepikapenetan musika emanaldiez, kirol probez, dan-tzaldiez edota umeentzako ekin-tzez gozatu ahal izango da.
Jai giroak 12:00etan emango dio hasiera txosnagunean, Lierniren omenezko patata tortilla txapelketarekin. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Beheko Plaza elkarteak antolatutako igel-toka eta pote txapelketak jokatuko dira; lehenengo, 12 eta 16 urte bitarteko gazteen txanda izango da, eta, ondoren, 16 urtetik gorakoena. 19:30ean, Amaia plazan, irrintzi txapelketa eta poteo feminista izango dira, eta ordu berean, Bertsofesta Oxford aretoan.
Ondoren, 21:00etan, bertsio gaua txosnagunean, eta, ordu erdi geroago, GKSk eta IAk antolatutako DJ saioa izango da Torreberrin, Guija, Loti eta Huegunekin.
Larunbateko ekitaldiak 10:00etan hasiko dira, Aita Mari bela estropadaren bigarren edizioarekin eta XXV. Olagarro-zopa lehiaketarekin Torreberriko aterpean, Elustondo anaiek girotua. Txikienek jolasak eta tailerrak izango dituzte Bizijolasen eskutik, 11:00etatik 14:00etara Eusebio Gurrutxaga plazan.
14:00etan elkartasun argazkia aterako da Arranplan; ordu erdi geroago, bazkaria txosna eremuan, eta ordu berean ikasle eta gazteen bazkaria Torreberrin. Ondoren, GKS eta IAk antolatuta, Zumaiako karropoteoa.
Arratsaldean zehar herriko txarangaren kalejira izango da Pello eta Nikolasa erraldoiekin, herri kirolen erakustaldia Odietan eta Iraunkorrak txarangaren kalejira. Gauean hasi eta goizaldera arte musikaz gozatzeko aukera izango da: Kaparrak eta Rekiem taldeen kontzertuak Torreberrin, DJ Davilaren diskoteka kofradian, edo Bikabi, Marte Lasarte eta Malakias MX3 taldeak txosnagunean.
Igandean, errepetizioen azken egunean, Zumai txarangaren goi soinuarekin esnatuko dira herritarrak 8:00etan. Eguerdian, kirolaren txanda izango da, Eskola Kirolaren piraguismo-estropadarekin eta zaldi-lasterketarekin. Sutan txarangaren lehen kalejira ere izango da (18:00etan bigarrena). Arratsaldean, 17:00etan, txikienek 'Ai, Zapotxin! Baratxuri!' antzezlana ikusteko aukera izango dute Torreberrin. Bitartean, Saregile plazan, Zumaiako Herri Eskolako irakasle eta gurasoen talo postuan mokadutxo bat hartzeko aukera egongo da.
Ordu erdi geroago trainerillen estropadak jokatuko dira: gizonezkoen XL. San Telmo Saria eta emakumezkoen XI. San Telmo Saria; 19:00etan Barrunba taldearen kalejira Eusebio Gurrutxaga plazan eta 22:00etan Joselu Anaiak taldearen erromeria kofradian. San Telmo jaiak gauerdian amaituko dira, kofradiako balkoitik bandera jaitsita.
Ekaitz arriskua iragarrita dagoenez, programak aldaketak izan ditzake.
Bestalde, aurreko astean bezala, larunbatetik iganderako goizaldean ere zerbitzuak indartuko dira joan-etorriak modu seguru eta erosoan egiteko. Doako taxi zerbitzua Narrondo, Artadi eta Oikiara, eta Arroa eta Aizarnazabalera itzultzeko eskainiko da; zerbitzua erabili nahi dutenek Fielatora (Udaltzaingoaren egoi-tzaren parean) joan beharko dute 02:00ak eta 04:00ak bitartean.
Zerbitzua eskariaren arabera emango da, beraz, erabiltzaileek momentuan eskatu ahal izango dute, ezarritako ordutegiaren barruan.
Era berean, Lurraldebusek UK49G autobus zerbitzua (Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-Usurbil-Donostia) indartuko du maia-tzaren 3an. Zerbitzuak orduro eskainiko dira 00:00etatik 06:00etara. UK46G zerbitzua (Zumaia-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia) indartuko da ere, ondorengo zerbi-tzuekin: 23:45; 01:15; 03:15 eta 05:15.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Circula sin dos ruedas, en sentido contrario y triplica la tasa de alcohol
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.