Sanbartolomeak ospatuko dira Oikian bihartik aurrera

Herriko taldeen arteko herri kirol jaialdia, iazko Sanbartolome jaien baitan./SARA UTRERA
Herriko taldeen arteko herri kirol jaialdia, iazko Sanbartolome jaien baitan. / SARA UTRERA

Egitarau zabala prestatuta da, haur, gazte zein helduentzako ekitaldiekin

SARA UTRERAZUMAIA.

Abuztuaren 23tik 28ra bitartera Sanbartolomeak ospatuko dira Oikian. Haur, gazte, zein helduentzako ekitaldiak ez dira faltako. Besteak beste, pilota partidak, herri bazkaria, erromeria, jolasak eta pilota partidak ez dira faltako.

Jaiak Bertso Poteoarekin hasiko dira bihar, 11:30ean, Maddalen Arzallus eta Jexux Mari Irazurekin. Bitartean pintxo lehiaketa egingo da. Jarraian, 14:30ean, herri bazkaria izango da frontoian. Arratsaldean,18:00etan, asto probak izango dira; Peio Etxabek, Anjel Iruretagoienak, Valentin Eizagirrek eta Ander Etxabek hartuko dute parte proban. Gauean, berriz, 22:30etik aurrera, Imuntzo eta Belokirekin erromeria izango da. Larunbatean San Bartolome Eguna ospatuko da. 10:30ean meza izango da, eta ondoren, pilota partidak: Larrañaga-Beristain eta Etxabe Larrañaga; Zubiria-Aizpuru eta Larrañaga-Elizegi. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera bertako baserrietako sagardoa dastatzeko aukera izango da eta gauean, 22:00etatik goizalderarte, Izer eta Alabierren erromeriarekin eta Berto DJ-aren saioarekin gozatzeko eta dantzatzeko aukera izango da.

Igandean, hilak 25ean, 11:00etatik aurrera, meza eta edadetuei omenaldia egingo da eta ondoren, Lopeneren animaliak. 14:00etan herriko edadetuen bazkaria ospatuko da Muniosoron. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, herri kirol jaialdia egingo da: Izeta IV eta Kortabarri harriak jasotzen eta Mujika eta Mugertza aizkoran. 22:30etik aurrera, berriz, Kupela taldearekin erromeria izango da.

Azken egunean, hilaren 28an, mozorroak jantzi eta 'San Fergustin' ospatuko dute

Jaiak asteartean, hilak 27an, jarraituko dute umeentzako egitarau zabalarekin. Goiezko 10:30etik jolasak eta aurpegi margoketa izango dira eta jarraian, 12:30ean, XIII. Karrikotse jaitsiera egingo da. 14:00etan umeen bazkaria egingo da eta 16:00etan, Atracciones Sanz-en eskutik, puzgarriak eta jolasak. Ondoren, txokolatea nahi duen guztientzat. Umeen eguna amaitzeko, DJ Pajaritorekin dantzaldia 21:00etatik goizaldera arte.

Aurtengo Sanbartolomeak abuztuak 28an amaituko dira San Agustin Egunaren ospakizunarekin, eta horren baitan, mozorro eguna 'San Fergustin' ospatuko da. Goizeko 10:30eko mezaren ondoren prozesioa, txupinazoa, ezpata dantza eta entzierroa izango dira, eta giroa alaituz, egun osoan zehar, 'Osto eta Ale'. 14:30ean herri bazkaria egingo da; 17:00etan pilota partidak; 18:30ean, 2019ko Getaria eta Oikiaren arteko bertso erronka; 22:30ean, Fan & Go taldearekin erromeria. Gauerdian, suak Eskubeltz pirotekniaren eskutik eta ondoren, 'Probedeni' jaiei amaiera emanez.

Autobus zerbitzua

Bestalde, autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu aurten ere Lurraldebusek festetan zehar, goizean nahiz iluntzean, Oikiatik Zumaiara itzultzeko. (Oikiako geralekuak errepidean burutuko dira, herrira sartu gabe). Ordutegia ikusteko: http://www.lurraldebus.eus/news/details/848.

Presentación de libro, hoy

Idoia Zubia presentará hoy su libro titulado 'Testigo desaparecida', a las 18.30 en la sala Oxford.