Borrar
Bigarren zatian Santa Cecilia abesbatzak kantantuko du, ondoren batera.

Zumaia

San Pedro eta Santa Zezilia abesbatzek elkartruke kontzertua eskainiko dute

Hitzordua igandean izango da, 19:30ean, Mari Kalean. Emanaldiak hiru zati izango ditu eta azkenekoan elkarrekin abestuko dute

Sara Utrera

Zumaia

Jueves, 19 de junio 2025, 21:15

Igande honetan, ekainaren 22an, arratsaldeko 19:30ean, San Pedro abesbatzak, Santa Cecilia abesbatzarekin batera, musikaz gozatzeko aukera eskainiko du Mari Kalean.

Lehenengo zatian San Pedro abesbatzak kantatuko du, euskal folklorea ardatz izango dutelarik. Bigarren zatian, berriz, Santa Cecilia abesbatzak hartuko du eszenatokia. Hauen errepertorioa ere euskal tradizoan izango du oinarri, halere beste estilo batzuk ere jorratuko dituztela aurreratu dute.

Hirugarren zatian elkarrekin abestuko dituzte 'Why we sing' eta 'Ipiñaburu' abestiak.

Kontzertua Laida Otaduy eta Amaia Aldalurren zuzendaritzapean burutuko da eta Mari Carmen Azpeitia izango dute pianoan. «Gonbidatuta zaudete, egin dezagun musika elkarrekin!», adierazi dute San Pedro Abesbatzatik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Pedro eta Santa Zezilia abesbatzek elkartruke kontzertua eskainiko dute

San Pedro eta Santa Zezilia abesbatzek elkartruke kontzertua eskainiko dute