Zumaia
San Pedro Abesbatzak Truebaren Salbea abestera gonbidatzen duS. U.
ZUMAIA.
Sábado, 30 de agosto 2025, 21:30
Urtero bezala, irailaren 7an, Ama Birjinaren bederatziurrenaren barruan, San Pedro Abesbatzak Antonio Truebak konposatutako 'Salve Regina' abestuko du. Eta azken urteetan ohitura bihurtu da abesbatzak ateak zabaltzea haiekin 'Salvea' abesteko gogoa duen orori. Horretarako, asteartean, irailaren 2an, Arritokietako ermitan 20:00etan egingo den entsegura gonbidatu dute.
Publicidad
«Gertaera puntual bati musika jartzeko idatzia izan zen, kolera izurrite batek Zumaian eragin gutxi izana eskertzeko modua. Denborarekin gure herriko ondare musikalaren altxorretako bat bihurtu da. Irailaren 7an berriro ere entzuteko aukera izango duzue», adierazi dute San Pedro Abesbatzatik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión