Borrar

Zumaia

San Pedro Abesbatzak Truebaren Salbea abestera gonbidatzen du

S. U.

ZUMAIA.

Larunbata, 30 abuztua 2025, 21:30

Comenta

Urtero bezala, irailaren 7an, Ama Birjinaren bederatziurrenaren barruan, San Pedro Abesbatzak Antonio Truebak konposatutako 'Salve Regina' abestuko du. Eta azken urteetan ohitura bihurtu da abesbatzak ateak zabaltzea haiekin 'Salvea' abesteko gogoa duen orori. Horretarako, asteartean, irailaren 2an, Arritokietako ermitan 20:00etan egingo den entsegura gonbidatu dute.

«Gertaera puntual bati musika jartzeko idatzia izan zen, kolera izurrite batek Zumaian eragin gutxi izana eskertzeko modua. Denborarekin gure herriko ondare musikalaren altxorretako bat bihurtu da. Irailaren 7an berriro ere entzuteko aukera izango duzue», adierazi dute San Pedro Abesbatzatik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Pedro Abesbatzak Truebaren Salbea abestera gonbidatzen du