Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
San Pedro Abesbatzako kideak, parrokian. SAN PEDRO ABESBATZA
San Pedro Abesbatzak kontzertu sakroa eskainiko du bihar parrokian

Zumaia

San Pedro Abesbatzak kontzertu sakroa eskainiko du bihar parrokian

Zumaiako Udal Musika Bandak (ZUMB) Robert W. Smithen 'Don Quixote' kontzertu omenaldia eskainiko du

Sara Utrera

zumaia.

Jueves, 27 de marzo 2025, 20:10

San Pedro abesbatzak 'In tempore musica' kontzertua eskainiko du bihar, hilak 29, Zumaiako San Pedro parrokian Amaia Aldalurren gidaritzapean. 20:00etan hasiko da ekitaldia (20:30ean hileta balego), eta musika sakroan murgilduko dira oraingo honetan.

Eskainiko dituzten obren bitartez, garai ezberdinetan zehar murgilduko dira, XVI. mendeko Gregor Alchingerien 'Regina Caeli'-tik hasi eta gaur egungo musikara iritsi arte. Obra batzuk a capela abestuko dituzte eta beste batzuk organoaren laguntzarekin, Mari Karmen Azpeitiaren eskutik.

Aipamen berezia egin nahi diote estreinatuko duten Iker Gonzalez Cobeagaren 'Ave Verum' obrari. Bestalde, Gabon inguruan Donostiako Kursaalean beste hainbat korurekin batera abestu zuten Haendelen 'Mesias' obraren zati esanguratsuenak ere eskainiko dituztela aurreratu dute.

Musika sakroak transmititzen duen edertasuna eta emozioa partekatu nahi dute kontzertu honekin, horregatik, herritarrak eta bisitariak beraiekin batera musikaz gozatzera gonbidatzen dituzte.

ZUMB, igandean

Bestalde, Zumaiako Udal Musika Bandak (ZUMB), Jose Mari Azkueren zuzendaritzapean, Robert W. Smithen 'Don Quixote'-ren omenezko kontzertua eskainiko du hilaren 30ean. Igandean izango da hitzordua, 13:00etan, Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Pedro Abesbatzak kontzertu sakroa eskainiko du bihar parrokian