Borrar

Zumaia

San Agustin egunarekin amaituko dira sanbartolomeak gaur Oikian

S. U.

zumaia.

Asteazkena, 27 abuztua 2025, 20:48

Comenta

Oikia hilaren 22tik dago San Bartolome jaiak ospatzen. Gaur, hilak 28, San Agustin eguna ospatuz amaituko dira jaiak.

Merezi duten amaiera emateko, jarduera-egitarau oparoa izango da, guztion gusturako. Egunean zehar, giroa alaitzeko, Enaitz Alberdi eta Erkizi trikitilariak eta Inpernupeko joaldunak izango dira. 11:00etan meza ospatuko da.

12:00etan, herritarren arteko herri kirolak egingo dira. Indarrak berreskuratzeko, 14:30ean paella jana egongo da, eta bazkalondoren, bingoa.

Arratsaldean, 18:30etik aurrera, euskal mitologian eta inauterietako mundu magikoan murgiltzeko ekintza egingo da.

Gauean, 22:30etik aurrera, Izer eta Alabier trikitilariak arituko dira musika jartzen; 23:30ean akelarrea izango da eta, azkenik, gauerdian, txin-txin herrikoia egingo da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Agustin egunarekin amaituko dira sanbartolomeak gaur Oikian