Borrar

Zumaia

Salgai daude santelmoetako esku pilota jaialdi profesionalerako sarrerak

S. U.

Zumaia.

Jueves, 27 de marzo 2025, 20:10

Santelmoetan goi mailako pilota partidak hartuko ditu Zumaiak. Apirilaren 27an (igandea) pilotari profesionalen bi partida izango dira, 17:15etik aurrera Aitzuri frontoian. 25 euro edo 30 euro balio dituzte sarrerek, eta, pilotarien zerrendaren faltan, dagoeneko salgai daude entradasfronton.com webgunean.

Buruz buruko txapelketaren barruan, final laurdenetako partida ikusi ahal izango dute Aitzuri frontoira joaten direnek. Partida nagusia baino lehen, B serieko txapelketako final laurdenetako partida ere jokatuko dituzte.

Jaialdia amaitzeko, eskuz binakako partida bat ere jokatuko dute. Zumaiako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu goi mailako partida horiez gozatzera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Salgai daude santelmoetako esku pilota jaialdi profesionalerako sarrerak