Salgai daude Santelmoetako pilota jaialdiko sarrerak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Santelmoen baitan antolatzen den pilota jaialdia apirilaren 29an izango da, arratsaldeko 17:00etan, eta bertan honako norgehiagokak ikusteko aukera izango da. Lehen partiduan, Mendizabal III eta Zabaleta-Elordi eta Ladis Galartza eta bigarren partiduan, berriz, Rezusta-Agirre edo P. Etxeberria -aurrez jokatuko duten partida irabazten duena-.

Sarrerak salgai daude internet bidez. Sarreren prezioa 20 euro eta 30 euro bitartekoa izango da eta kudeaketagatik euro bat ordaindu beharko da. https://proticketing.com/pelotavasca/eu_ES/tickets webgunean erosi ahal izango dira. Hala ere, webgunearen bidez erosteko zailtasunak eduki ezean, 661 259 009 telefonora deituta erosteko aukera ere izango dute.

Internet bidez erosteko aukeraz gain, leihatilan ere erosi ahal izango dira sarrerak egunean bertan, aurretiazko salmentan agortzen ez badira.