Zumaia
Salgai daude 'Ots' eta 'Scrooge eta mamuak' ikuskizunetarako sarrerakSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Salgai daude 'Ots' eta 'Scrooge eta mamuak' ikuskizunetarako sarrerakS.U.
zumaia.
Jueves, 24 de abril 2025, 20:43
Dagoeneko salgai daude 'Ots' eta 'Scrooge eta mamuak' ikuskizunetarako sarrerak.
Haatik dantza konpainiak 'Ots' ikuskizuna eskainiko du maiatzaren 9an, 20.00etan Aita Marin. Lan hau 'Herri Gogoa' euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.
Jone San Martin, nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile Donostiarrak sortutako koreografiak, euskal dantza izan du inspirazio iturri. Hauek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan «idazteko» modu berriak sortu, eta euskal dantzen mekanismoak, interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta personalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.
Sarrerak 8,50 euroren truke eskuratu daitezke (5,95 euro Gazte Txartelarekin erosita) www.sarrerakzumaia.eus webgunean, turismo bulegoan, eta aretoko leihatilan obra hasi aurretik.
'Scrooge eta mamuak' maiatzaren 11n eskainiko da, 16:30ean, Aita Mari aretoan. Charles Dickensen 'Gabonetako ipuina' lanaren egokitzapena da honakoa, Khea Ziaterren estilo paregabean sortua: film eszenikoa. Antzerkia, zinema eta panpinak uztartzen ditu Ebenezer Scrooge bankari berekoi eta diruarekin obsesionatuaren eraldaketa kontatzeko. «Roberta bere enplegatuari egun librea ukatu ondoren, Marley bere bazkide zenaren mamuaren bisita jasoko du, eta honek bere patuaz ohartarazi eta hiru izpiritu bidaliko dizkio. Hauek iraganetik, orainetik eta etorkizunetik bidaia bat egitera eramaten dute, maitasuna eta eskuzabaltasuna berraurkitzen lagunduz. Azkenik, Scrooge biziz eta maitatzeko gogoz betetako pertsona bezala berpizten da», aurreratzen du sinopsiak.
Kasu honetan, sarreraren prezioa 4,25 eurokoa da eta sarrerakzumaia.eus webgunean, turismo bulegoan eta leihatilan (emanaldiaren aurretik) eskuratu daitezke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.