Borrar
'Elara, bidaia bat izarretara' antzezlana. MAR MAR TEATROA

Zumaia

Salgai daude 'Elara, bidaia bat izarretara' antzerkirako sarrerak

Antzezlana hilaren 16an eskainiko da, 12:00etan, Aita Mari aretoan. Tiketak 4,25 euroan daude eskuragarri

Sara Utrera

Zumaia.

Miércoles, 5 de marzo 2025

Salgai daude jada hilaren 16an, 12:00etan, Aita Mari aretoan eskainiko den 'Elara, bidaia bat izarretara' ikuskizunerako sarrerak. Haurrentzako antzezlana ikusteko sarrerak 4,25 euroan daude salgai sarrerakzumaia.eus webgunean eta Zumaiako turismo bulegoan, eta emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte egongo dira eskuragarri. Sarrerarik geratuz gero, Aita Mari aretoko leihatilan ere erosi ahal izango dira, emanaldiaren aurretik.

«Maite den norbaiten galerarekiko doluak berdin eragiten die helduei zein haurrei, baina azken horien barneratzeko modua desberdina izan daiteke. Zereginean laguntzeko asmoz sortu zen haurrentzako antzezlana dugu hau. Elara protagonistak ezagutzen duen norbait izar-hauts bihurtzen ikusi eta bere bila espaziora joatea erabaki du. Galaxiatik galaxiara eta planetatik planetara bidaiatuko du bizitzaren zentzua ulertzen saiatuz, bere dolua igarotzen duen bitartean», dio Mar Mar Teatro konpainiaren obraren sinopsiak.

Garoa Bugallo, Aritza Rodrigez eta Maitane Serrano aktoreak protagonista dituen antzezlana Leire Bilbaoren gidoi batean oinarrituta dago, eta Jose C. Garciak eta Javi Tiradok zuzentzen dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Salgai daude 'Elara, bidaia bat izarretara' antzerkirako sarrerak

Salgai daude 'Elara, bidaia bat izarretara' antzerkirako sarrerak