'Rita arrastoan sartzen' antzezlana taularatuko dute Aita Mari aretoan ostiralean

Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza dira protagonistak. / TXALO
Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza dira protagonistak. / TXALO

Sarrerak turismo bulegoan daude salgai 9,5 euroan, edo 6 euroan Gazte Txartelarekin erosita

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Txalo Produkzioak 'Rita arrastoan sartzen' antzezlan umoretsua eskainiko du ostiral honetan, hilak 25ean, Aita Mari aretoan.

«Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Bi mundu aparte. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritaren agerpenak berpiztuko du. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan, ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena», dio Begoña Bilbao Lejarzedik zuzendutako obraren sinopsiak.

Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza izango dira Aita Mariko oholtza gainean Willy Russellen lana eskaintzen.

Sarrerak turismo bulegoan daude salgai 9,5 euroren truke (edo sei euroan Gazte Txartelarekin erosita).

Cine foruma

Bestalde, bihar Julio Medemen 'El árbol de la sangre' filma eskainiko da 22:00etan Aita Marin.

 

Fotos

Vídeos