REZUSTA ETA ETXEBERRIA, SANTELMOETAKO JAIALDIRAKO PREST

REZUSTA ETA ETXEBERRIA, SANTELMOETAKO JAIALDIRAKO PREST

Astelehenean, San Telmo egunean, pilota jaialdia ospatuko da Aitzurin 17:00etan. Lehen norgehiagoka eskuz binakakoa izango da: Mendizabal III -Zabaleta eta Elordi- Ladis Galartza neurtuko dira. Bigarrengoa, eskuz banakako txapelketa izango da eta Rezusta eta P. Etxeberria neurtuko dira. Azken hauek Zumaian izan ziren atzo entrenatzen eta norgehiagokan erabiliko dituzten pilotak aukeratzen.