Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Zumaia

Raixta eguna ospatuko du gaur Emakumeon* Etxeak

S. U.

zumaia.

Viernes, 30 de mayo 2025, 19:39

Uda aurreko festa ospatuko du gaur Zumaiako Emakumeon* Etxeak. Hiru gune egongo dira: postuak, tailerrak eta eszenatokia.

Aurreko urteetan bezala, IV. Raixta egunean ere Zumaiako emakume sortzaileei eskainitako gunea egongo da. Sortzaileen produktuak erosteko postuak, euren erakusleihoa, 10:00etatik 15:00etara egongo dira Martxoaren 8a plazan.

Goizean zehar, hitzordua eskatu dutenek piercing bat egin ahal izango dute Lei piercing-rekin edo tatuaje bat La elfa tattoo-rekin. 10.00etan xaboi komunitarioaren tailerra egingo da eta 11:00etan xilografiarena. 13:00etan, oholtza txikian: Bertso saioa, adarbakarra eta Ainhoa Urteaga. 15:30ean mus txapelketa eta xake topaketa izango dira (izen emateak ordu erdi lehenago egingo dira), eta jarraian kantuak. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera batukada poteoa egingo da herrian zehar, eta 19:30ean pintxada kofradian Esther Sound Sisterrekin. Raixta eguna 20:30ean amaituko da, otarraren zozketarekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Raixta eguna ospatuko du gaur Emakumeon* Etxeak