Borrar
Bonbillobekoa kaleko 6. atariaren ondoan dagoen ate deigarriaren beste aldean dago PLAZerA ihes-gela. SARA UTRERA
PLAZerA ihes-gelaren arrakasta dela eta, txanda berriak gehitu dituzte

Zumaia

PLAZerA ihes-gelaren arrakasta dela eta, txanda berriak gehitu dituzte

Martxoaren 29ra bitartean egongo dira eskuragarri jarduera honetan parte hartzeko. Orain arte 400 pertsona inguru igaro dira bertatik

Sara Utrera

Zumaia

Miércoles, 12 de febrero 2025, 20:28

PLAZerA ihes-gelaren arrakasta dela eta, txanda berriak gehitu dituzte. Bonbillobekoa kaleko 6. atariaren ondoan ate deigarri bat dago iazko irailetik. Plazeraren inguruan hausnartzeko ihes-gela berezi honek harrera bikaina izan du, eta orain arte 400 pertsona inguru igaro dira bertatik: %40 Zumaiakoak izan dira, eta gainerakoak Donostia, Beasain, Tolosa, Lasarte, Zarautz, Deba, Mutriku, Ondarroa, Bilbo eta beste hainbat udalerritatik etorri dira.

Harrera ona ikusita, antolatzaileek bi txanda berri gehitzea erabaki dute. Horiek horrela, martxoaren 29ra bitartean honako txandak egongo dira eskuragarri: Ostegunetan 16:30ean eta 18:00etan, ostiraletan 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean, eta ostiraletan 10:30ean, 12:00etan eta 13:30ean.

Partehartzaileak plazeraren inguruan hausnartzera gonbidatzen dituen jarduera pedagogiko eta ludikoa da honakoa. Escape room bezala ere ezagutzen den jarduera honetan, bi eta bost pertsona arteko taldetan erlojuaren kontra ariko dira; plazerarekin lotutako galderak eta erronkak gainditu beharko dituzte, 60 minutuan gelatik irtetea lortzeko helburuarekin.

«Zer da? Zerk eragiten dit eta digu? Non plazaratzen dugu? Zentzumenek zein papera betetzen dute? Zein da plazerren plaza? Nora eraman gaitzake plazerak? Denbora edo espazioan neurtuko zenuke? Galdera, erronka, bizipen anitzak egongo dira baina oraingo honetan taldean elkartu, izen etorri PLAZerA ihes-gela pedagogikora eta egin aurre froga, enigma eta erronkei, oso adi egon beharko duzue, irtetea ez baita erraza izango!!!», gonbidatzen dute antolatzaileek.

PLAZerA ihes-gela jarduera, Sorginlore Gizarte Elkarteak eta Ikertze Kultur elkarteak antolatu dute, eXperientziak elkartea eta Ana Orozko arte zuzendariarekin batera, Zumaiako Udalarekin elkarlanean eta eLankidetza: Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren babesari esker.

Txanda hartzeko: https://ihesgelapedagogikoa.eus/ihes-gela-pedagogikoa/plazera-ihes-gela/.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco PLAZerA ihes-gelaren arrakasta dela eta, txanda berriak gehitu dituzte