Pistan ere heldu da garaipena

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Kimetz Etxabe txirrindulari debarra izan da Viveros San Anton Txirrindulari Elkarteari pistan lehenengo garaipena eman diona. Gipuzkoako torneoko bosgarren jardunaldian irabazi zuen puntuaketa proba, «lasterketa zoragarri bat egin ondoren. Hala ere, aurreko asteburutik igandean Viveros San Antonek talde bezala emandako irudia nabarmendu behar da, eta, batez ere, igandean Gipuzkoako kopan, kadeteek egindako lana», dio Arritxu Iribarrek.

Torneoko lasterketetan «oso ondo lehiatu zuten guztiek», orain arteko emaitzarik onenak lortuaz. Tempo lasterketan Kimetz Etxabe laugarren sailkatu zen, eta Aitor Agirre 12. Beste txandan, Roman Zabaleta bederatzigarrena izan zen eta Ariz Eizagirre 18.a. Puntuaketan, txanda onenean, (hiru maila daude) Kimetz Etxaberen garaipenaz gain, Aitor Agirrek 15. Amaitu zuen; B txandan, Roman Zabaletak bosgarren amaitu zuen, «eta Aritz Eizagirrek benetan karrera bikaina osatu zuen, denboraldiko orain arteko onena, nahiz eta punturik ez bildu; 17. bukatu zuen». Jardunaldiko emaitza hauekin Kimetz Etxabek jauzi handia eman du sailkapenean 9. kokatuz, puntuetara zortzigarrenarekin berdinduta. Aitor Agirre 14.a da, Roman Zabaleta 50.a eta Aritz Eizagirre 56.a. Ia 100 kadete ari dira torneoan parte hartzen.

Junior mailan handicap handia izan zuten Antton Tolosak eta Mikel Mancisidorrek. Viveros San Antongo jubenilek txanda onean lehiatzen dute, eta, ondorioz, 23 urtez azpikoen mailako ziklistekin korritu behar izan dute. «Aldea ikaragarria da. Tolosa eta Mancisidorren scratchean 19 kilometro orduko abiadura izan zen bataz bestekoa; eta Jubenil B mailan 44 kilometro ordukoa. Antton Tolosa eta Mikel Mancisidor, biak ere, saiatu ziren eutsi zuten bitartean gurpilean joan beharrean, 23 urtez azpikoekin aurpegia ematen, ihesaldietan sartzen, erasoei erantzuten, gero hori ordaindu egin zuten eta lehertu egin ziren, baina eginbeharra ondo beteta», dio Iribarrek. Sailkapenean ia 70 txirrindulariren arteean, Tolosa 11.a da eta Mancisidor, bere lehen urtean, 15.a.

Igandean, berriz, Gipuzkoako Kopako lehen ekitaldia jokatu zen. Bertan taldeka parte hartzen da eta Viveros San Antongo kadeteek Zumaiako koloreak defendatu zituzten 18 talderen artean. Viveros San Anton lau txirrindulariz osatuta lehiatu zen: Kimetz Etxabe, Aitor Agirre, Aritz Eizagirre eta Roman Zabaleta. Taldeka, abiaduran, hirugarren sailkatzea lortu zuten eta jazarpenean laugarren.

Ziklo Krosean Ander Altunak goi goian jarraitzen du. Bigarren izan zen Oñatin, eta Heiko Mateos 46. Gaur Iruñean izango dute lasterketa eta urtea Euskadiko txapelketarekin bukatuko dute Beasainen.