Borrar
Lan txukuna egin zuen hirukotea. MARTIN EARLY
Pistako denboraldiko azken txanpa hastera doa Zumaiako txirrindulari taldearentzat

Pistako denboraldiko azken txanpa hastera doa Zumaiako txirrindulari taldearentzat

Aurreko asteburuan, Gipuzkoako Kopan, 7. sailkatu zen Viveros San Anton kadete mailan

DV

ZUMAIA.

Sábado, 13 de enero 2018

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Viveros San Anton txirrindulari taldeko kideentzat pistako denboraldiko azken txanpa hastera doa. Bi jardunaldi falta dira Bioracer Challengea bukatzeko eta horren ondoren Gipuzkoako txapelketa jokatuko da, hilaren 27an. Honela amaituko da pistako denboraldia eta errepideari begira jarriko dira Zumaiako txirrindulariak.

Zortzigarren jardunaldia gaur jokatuko da; egoera onean iritsi dira Viveros San Antongo txirrindulariak, 12 lehenengoetan hiru daude. Viveros San Antongo txirrindularietatik Roman Zabaleta da aurrena, 8. dago sailkapenean aurrekoan Tempo lasterketa irabazi ondoren. «Kimetz Etxabek azken jardunaldietan ez du punturik jaso eta atzeratu egin da sailkapenean eta Aitor Agirrek eutsi egiten dio», azaldu du Arritxu Iribar kazetariak.

Hirukotea

Aurreko asteburuan, Gipuzkoako Kopan 7. Sailkatu zen Viveros San Anton kadete mailan. Aitor Agirrek Bordelen lehiatu zuen Gipuzkoako selekzioarekin, 6. Sailkatuz. «Baina bere hutsunea nabaritu zen lauko taldea izan beharrean, hiru txirrindulariekin lehiatu ziren eta. Lan txukuna egin zuten Kimetz Etxabek, Roman Zabaletak eta Mikel Mancisidorrek», adierazi du.

Kimetz Etxabe 7. sailkatu zen 500 metroetan; 15. Tempon; 7. Keirinen. Roman Zabaleta 6.a izan zen Danesan eta Mikel Mancisidor 12. Tempon eta 21. Danesan. Taldekako Abiaduran 8. sailkatu zen Viveros San Antongo hirukotea eta 7. Taldekako jazarpenean.

Antton Tolosak, jubenil mailan, bigarren amaitu zuen bere taldearekin, zarauztar eta goierritarrekin osatutako talde mixtoa izan zen. 11. sailkatu zen tempon eta 15. Danesan; taldekako abiaduran, berriz, seigarren.

«Kopa ahaztu eta 8. jardunaldiari ekiteko gogoz dira Viveros San Antongo txirrindulariak», gaineratu du kazetariak. Goizeko 9.30ean hasiko dira lasterketak: Junior mailan Antton Tolosa 30.a da eta kadete mailan Roman Zabaleta 8, Kimetz Etxabe 11, Aitor Agirre 12 eta Mikel Mancisidor 30.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios