Piraguisten festa ospatuko da urriaren 6an

Afarirako izen-ematea eta ordainketa irailaren 25a baino lehen egin beharko da

SARA UTRERA ZUMAIA.

Urriaren 6an piraguisten festa ospatuko da Zumaian, Itxas-Gainen 50. urteurrenaren aitzakian. Festa egunean piragua irteera eta omenaldia egingo dira, 15:30etik aurrera. 19:00etan kalejira eta txikiteoarekin gozatzeko aukera izango da eta 21:30ean, berriz, afaria izango da Beheko Plaza jatetxean.

Izen-emateak

Afarian parte hartu nahi dutenek dagoeneko zabalik dute izen-ematea. Interesdunek irailaren 25a baino lehen egin beharko dute 40 euroen ordainketa Laboral Kutxako ES48-3035-0037-4003-7005-3655 zenbakian. Ordainketa egiterakoan izena etea kamisetaren neurria adierazi beharko du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos