Piraguan ibiltzen ikasteko udako ikastaroa antolatu du Itxas Gain elkarteak

Udako ikastaroan parte hartzen ari diren haur taldea. /  ITXAS-GAIN.
Udako ikastaroan parte hartzen ari diren haur taldea. / ITXAS-GAIN.

S. U. ZUMAIA.

Itxas Gain elkarteak piraguan ibiltzeko udako ikastaroa antolatu du. Uztailan eta abuztuan egingo da eta zortzi eta hamasei urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Saioak astelehenetik ostiralera eskainiko dira eta txandak ordubetekoak dira: 9:30etik 10:30era; 10:30etik 11:30era; 11:30etik 12:30era; eta 12:30etik 13:30era.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek Lubaki kiroldegian eman beharko dute izena -35 euro hamabostaldia-. Bestalde, piraguismo ikastaro honetan parte hartzen duten haurrek irailan Itxas Gain elkartean izena emateko aukera ere izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos